Maila makroskopiko

Maila makroskopikoak begi soilaz beha daitezkeen objektu eta fenomenoak biltzen ditu, mikroskopioaz edo beste antzeko tresna batez soilik ikus daitezkeen maila mikroskopikoko objektuen aldean. Objektuak berez ez dira makroskopikoak edo mikroskopikoak; adibidez, pilota bat maila makroskopikoan pilota bat da; maila mikroskopikoan, berriz, arrakaladurak ikusiko lirateke bere azaleran, eta harago oraindik, pilotako azalera osatzen dute molekulak.


Developed by StudentB